https://www.bergarakirola.eus/ webgunera berbideratuko zaitugu 5 segundu barru.
Azaroaren 22an, igeriketa lehiaketa Agorrosinen
iugarteburu-k Az, 2014-11-19 12:38-n bidalia
AZAROAK 22, IGERIKETA LEHIAKETA AGORROSINEN.
• Azaroak 22an, igeriketa lehiaketa dago, goizez bakarrik.
• Jaioberrien ur jarduera- eta igeriketa eskola-ikastaroak eman emango dira
• Igerilekua itxita egongo da bestelako erabiltzaileentzako.
2015era begira, Bergarako frontoietako urteko erreserba egiteko epearen irekiera.
iugarteburu-k Az, 2014-11-19 08:42-n bidalia
2015era begira, Bergarako frontoietako urteko erreserba egiteko epearen irekiera.
Abenduaren 14rarte, igandea, posible izango da, Agorrosingo kirol gunean, 2015erako Udal frontoietan orduak erreserbatzeko eskaera egitea. Behar den kasuetan, eskaeran bat baino gehiago dagoenean, zozketa egingo da.
Abenduaren 17an, zozketa eguna.
BERRIA, 2015ean, hainbat pilotalekuetan giltza behar denez, giltza izateko fidantza eskatuko dugu.
IZENA EMATEA.
Kirol taldeei diru laguntzak.Azaroaren 30ean urteko txostenak aurkezteko azken eguna.
iugarteburu-k Az, 2014-11-19 08:01-n bidalia
Bergarako Udaleko kirol zerbitzuak, 3K- Kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektuan GORENEKO MAILA lortu du.
iugarteburu-k Ar, 2014-11-18 09:10-n bidalia
Ostegunean hitzaldia, "Futbola, familia eta formazioa"
iugarteburu-k Al, 2014-10-27 14:20-n bidalia
Urriaren 26an, Kirola kalera eguna- 1.go Familia triatloia
iugarteburu-k Og, 2014-10-16 08:16-n bidalia
Urriaren 26an, igandea, goizeko 11etatik aurrera, Ibargarai kalean eta Seminarioko patioan, urteko Kirola kalera azken eguna antolakuko da.
Patin jolasak, bizikleta jolasak, malabarak, akrobazia, oreka jolasak...
Goizeko 13etan 1.go Familia triatloia.
Informazioa eta izen emateak Agorrosinen
943777095
FAMILIA, FUTBOLA ETA FORMAZIOA (Hitzaldia)
iugarteburu-k Az, 2014-10-15 07:53-n bidalia
FAMILIA, FUTBOLA ETA FORMAZIOA
Familiaren garrantzia kirolari gaztearen formazioan
Familiak erabateko garrantzia du gaztearen heziketan, begibistakoa den bezala. Gazte hori kirolean ari denean, familiak zein funtzio betetzen du? Zein bete behar du? Nolakoa izan behar da gurasoen jarrera bere seme-alabekin, entrenatzaileekin, bere seme-alabaren taldekideekin edota klubarekin?
Horrelako galderek gero eta gaurkotasun handiagoa dute zelaietan ikusten diren hainbat jarreren aurrean. Horiek eta beste batzuk izango dira hitzaldi honen hizpide.
XXIV. KIROL ARGAZKIEN LEHIAKETA 2014
iugarteburu-k Og, 2014-10-09 08:25-n bidalia
XXIV. KIROL ARGAZKIEN LEHIAKETA 2014
Zuri beltzean eta koloretan, gehinez lau argazki aurkeztu daitezke, maila bakoitzean.
40 x 50 zm..
Lanak Udaletxera eraman edo Agorrosin kirol gunera bidali. Boni Laskurain, 21, 20570 Bergara.
Argazkien onarpen epea, azaroaren 5a.
XXIV Concurso de fotografía deportiva
B/N y color, máximo 4 fotos en cada categoría. 40 x 50 cm.
Entregar las fotos en el Ayuntamiento o enviarlas a Agorrosin kirol gunea, Boni Laskurain 21. 20570 Bergara. Antes del 5 de noviembre.
Bihar Kirola Kalean eguna herri martxakin burutuko da
komunikazioa-k Or, 2014-09-19 10:14-n bidalia
Bihar Kirola Kalean eguna dugu.
Hiru esparrutan egingo dira ekintzak
Seminarioan: Eskubaloia, Saskibaloia, Bizikleta eliptikoak, eskalada, kirol egokitua eta txikitxokoa (puzgarriak)
Ibargarain:Boleibol,Badminton, Esku pilota, Bizikleta, irristaketa, hockeya
Udal pilotalekuan:Areto txirrindua, zunba eta goiz osoan zehar Crossfit desafioa.
Eta astea burutzeko, 13:15etan, Herri Martxa "Euskeraz bizi nahi dut " lemapean. Ekarri kamisetak!!!
Kirola Kalera astean gaude. Hartu parte!!!
komunikazioa-k Az, 2014-09-17 13:54-n bidalia
- Kirola Kalera astea antolatu du udalak herriko hainbat kirol elkarterikin batera, irailaren 17tik 28ra bitarte.
- Adin guztientzako kirol ekintzak daude (izena eman behar da aurretik)
- 21an igandean, 13:15etan, herrian martxa “Euskaraz bizi nahi dut” lemapean
- Hurrengo domekan Gorlara mendi irteera, gazte eta familientzako.