BERGARAKO KIROL ZERBITZUKO OHOREZKO ABONATU TXARTELA
Nor proposatzen duzu OHOREZKO ABONATU TXARTELA jasotzeko?
Bergarako Udalak hainbat herritarrek kirolaren alde egiten duten edo egin izan duten lana eskertzeko, edota kirol arloan lortutako emaitzak saritzeko, Bergarako Kirol Zerbitzuko “ohorezko abonatu txartela” martxan jarriko du.
Ohorezko txartela proposatu eta erabakitzerakoan, Bergaran kirol arloan egiten den ekarpena baloratuko da: kirolari, talde, entrenatzaile, zuzendaritza-kide, sustatzaile, epaile…
Sariak emateko orduan kontuan hartuko dira merituak, emandako denbora, inklusibitatea, kirol aniztasuna, generoa, adina, kirol modalitateak, kirol egokitua…
Edozein herritarrek edota entitatek aurkeztu ahal du proposamena, eta Udalak ere bere proposamenak egin ahal izango ditu.
Proposamenak 2022ko abenduaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxeko Bezeroen Arretarako Zerbitzuan (BAZ), Agorrosinen edota Udaleko webaren bidez: Bergarako Kirol Zerbitzuko “ohorezko abonatu txartela” emateko proposamena.
Proposamena egiterakoan zehaztu behar dira hautagaiaren izen-abizenak edo taldearen izena, kirol modalitatea, maila, egindako merituen azalpena, argazkia, komunikabideetan argitaratutako informazioa…
Proposamenak modu egokian aurkezten dituztenen artean 3 hilabeterako pertsona batentzako Agorrosinerako abonu oso bat zozketatuko da.
Udaleko Herritarren Batzordean edo kirol gaiak aztertzen dituen batzordean erabakiko da ohorezko txartelarekin saritutako pertsonen zerrenda.
Ohorezko txartelaren jabeak urte osorako banakako abonu osoa dohainik izango du.
Urtean, salbuespenak salbuespen, gehienez saritutako 5 txartel banatuko dira. Urtero, abenduan erabakiko da zeintzuk izango diren hurrengo urteko txartelarekin sarituak.
Pertsona batek ezin izango du urtebete baino gehiagotan ohorezko txartela lortu.
Datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira Bergarako Kirol Zerbitzuko “ohorezko abonatu txartela” kudeatzeko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dituzu helbide honetara zuzenduta: Bergarako Udala, San Martin Agirre Plaza 1, 20570 Bergara. Halaber, datu tratamenduari dagokion informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT). Tratamendua: 2205.