https://www.bergarakirola.eus/ webgunera berbideratuko zaitugu 5 segundu barru.
Bergarako Udalak Andoni Calbano, Mikel Aristi eta Nerea Agirrezabal omendu ditu
Bergarako Udala-k Ar, 2026-10-20 18:11-n bidalia
Bergarako Udaletxean harrera-ekitaldia egin zaie herriko hiru kirolariri, azken hilabeteetan lortutako garaipenak eta izandako kirol-ibilbidea aitortzeko asmoz. Ekitaldian Andoni Calbano atleta, Mikel Aristi txirrindularia eta Nerea Agirrezabal arraunlaria omendu dituzte, herritarren eta senideen aurrean.
Udal ordezkariek azpimarratu dutenez, harrera honekin herriko kirolarien ahalegina, sakrifizioa eta konstantzia jarri nahi izan dituzte balioan, baita kirol minorizatuetan jarduten dutenen lana aitortu ere.
Bizikletak konpontzeko gunea egokitu dute Agorrosinen
Bergarako Udala-k Ar, 2023-06-20 10:54-n bidalia
Bizikletak konpontzeko gunea egokitu dute Agorrosin Ekintza gunean. Orain arte bizikletak garbitzeko eta gurpilak puzteko zerbitzua zegoen eskuragarri. Joan den ostiraletik, berriz, gunea egokitu dute bizikletak norberak konpontzeko. Dagoeneko martxan dago eta erabiltzaileek giltza eskatu beharko dute harreran.
Ostiralean zabalduko dute Agorrosingo kanpoko igerilekua
Bergarako Udala-k Az, 2023-06-07 13:29-n bidalia
Uda gainean da eta ostiralean, ekainaren 9an, Agorrosingo kanpoko igerilekua irekiko dute. Irailaren 15era bitarte egongo da zabalik.
Kanpoko igerilekua zabalik egongo da 10:00etatik 20:00etara (berdegunea, berriz, 10:00etatik 20:30era). Hori dela eta, Agorrosin Ekintza Guneko ordutegia ere pixka bat aldatu egingo da: astegunetan 6:30etatik 21:25era bitartean irekiko dute, ohi bezala; udako asteburu, jai egun eta abuztu osoko ordutegia, berriz, 9:00etatik 21.00etara izango da.
Asteburuan Bergaran jokatuko dute Espainiako hockey lineako txapelketa
Bergarako Udala-k Og, 2023-06-01 14:36-n bidalia
Bergarako Labegaraieta kiroldegian jokatuko dute hockey lineako Espainiako txapelketa, eta bertan lehiatuko da eskualdeko Burdinola taldea. Lehiaketan parte hartuko duten taldeak hainbat naziotakoak izango dira, besteak beste, Euskal Herria, Katalunia eta Espainia.
Gorka Artola alkateak eskerrak eman dizkio Burdinola Irristaketa Klubari: “Lan nabarmena egin dute txapelketa antolatzen, eta eskerrikasko ohituraz gurean masiboak ez diren kirolei ikusgarritasuna emateagatik”.
Bergara Hiria emakumezkoen txapelketak 2026ra arte egiteko hitzarmenak sinatu ditu Udalak kirol taldeekin
Bergarako Udala-k Ar, 2023-05-09 10:38-n bidalia
Ekainaren 8 arte izango da XXXII. Kirol argazkien lehiaketan parte hartzeko aukera
Bergarako Udala-k Og, 2023-04-27 13:18-n bidalia
Bergarako Udalaren haur eta gaztetxoei zuzendutako udako eskaintza are gehiago zabalduko da aurten
Bergarako Udala-k Al, 2023-04-17 12:25-n bidalia
Aurtengo udarako ere haur eta gaztetxoei zuzendutako aisialdirako eskaintza prestatu du Bergarako Udalak. Askotarikoak dira proposamenak, guztiak ere herrian egiteko, eta euskaraz. Herritarren batzordeko lehendakari Ekaitz Aranberrik azaldu duenez, “kalitatezko eskaintza osatzen ahalegindu gara. Iaz genionaren ildotik, uste dugulako herritarrek, eta kasu honetan haurrek eta gaztetxoek, hori behar eta merezi dutela. Berrikuntza bat ere badakar aurtengo eskaintzak, izan ere arte udalekuetarako eskaintza gehitu diogu, BEARTen bitartez”.
Martxoaren 30ean bueltatuko da Bergara oinez
Bergarako Udala-k Og, 2023-03-23 14:36-n bidalia
Lanak amaituta berriz ere zabaldu da Labegaraietako rokodromoa
Bergarako Udala-k Og, 2023-03-02 16:42-n bidalia
2023ko apiriletik ekainera umetxoak ur-jardueretan parte hartzeko izen ematea zabalik martxoaren 16 arte
Bergarako Udala-k Az, 2023-03-01 12:16-n bidalia
Bergarako Udalak umetxoen ur-jarduerak antolatu ditu, apiriletik ekainera arte, 6 hilabetetik 4 urte arte dituzten haurrentzat. Ur jardueren abantailak erabiliz, umeen garapen motorrari laguntzeko gurasoei zuzenduriko ikastaroa da. Eta, helburuak gurasoei ur jardueren bidezko garapen motorrerako oinarrizko irizpideak eman eta beldurra uxatzea eta guraso-umeei erabateko autonomia ematea beren premia eta gogoetara moldatuta, ur jarduerekin goza dezaten.
Jarduera hauen bitartez, umearen garapen motorra aberastu eta ume eta gurasoen arteko harremana garatuko da.
