Bergarako Udala-k Or, 2015-06-05 13:00-n bidalia
Astebukaera honetan ospatuko dira berriro ere KIROLA KALERA egunak. Duela lau urte jarri zen martxan Udaleko Kirol Zerbitzutik egitasmo hau herri aktiboa bilakatzeko helburuarekin. Oraingo honetan hainbat kirol ekintza antolatu dituzte Antxintxika Triatloi Taldearekin, Hanka Labanka, San Martin eskolarekin eta Jarduen Euskara Elkartearekin elkarlanean.
Ekainak 6, zapatua, Agorrosinen:
16:30-19:30 Areto txirrindularitzako saio magistrala
Ekainak 7, domeka, Agorrosinen eta San Martin eskolako patioan:
10:30 Antxintxika triatloi txikia:
10:00-11:00 Ibilketa nordikoko ikastaroa (nordic walking)
11:00 Ibilketa nordikoko irteera
11:00-13:00 Familia irristaketako hastapen-ikastaroa, jokoak, patin-hockeya, bizikleta eliptikoak, puzgarriak, hamaiketako oasungarria.
13:00 Mosaiko erraldoia eta globo askatzea.