2015era begira, Bergarako frontoietako urteko erreserba egiteko epearen irekiera.

Abenduaren 14rarte, igandea, posible izango da, Agorrosingo kirol gunean, 2015erako Udal frontoietan orduak erreserbatzeko eskaera egitea. Behar den kasuetan, eskaeran bat baino gehiago dagoenean, zozketa egingo da.
Abenduaren 17an, zozketa eguna.
BERRIA, 2015ean, hainbat pilotalekuetan giltza behar denez, giltza izateko fidantza eskatuko dugu.

IZENA EMATEA.

Bergarako udalak, hileko alokairu sistemarekin, ondorengo frontoi hauek ipintzen ditu herritarren eskura: Ubera, Osintxu, Basalgo, Angiozarko Arbiaska eta San Prudentzioko Elorregi. Fraizkozuri pilotalekuan ez ditugu, hileko erreserbak antolatzen eta beraz, berton ordua hartu nahi bada, tabernan bertan egin behar da erreserba eta ordainketa.

Bergarako udaleko zerbitzutik, urte osoko erreserba egin nahi duten herritarren artean, beharrezkoa bada, zozketa egiten dugu orduak banatu eta antolatzeko.

Zozketa honetan izena emateko Agorrosin Ekintza Guneko harreratik pasa behar da abenduak 14, igandea baino lehen.

ABENDUAK 17, ZOZKETA EGUNA.

Abenduak 14tik 16ra bitartean, zerrenda aurreko behin behineko zerrendak egongo dira ikusgai Agorrosingo iragartaula eta agorrosin.net webgunean.

Arloa: