Bergarako Udalak umetxoen ur-jarduerak antolatu ditu, apiriletik ekainera arte, 6 hilabetetik 4 urte arte dituzten haurrentzat. Ur jardueren abantailak erabiliz, umeen garapen motorrari laguntzeko gurasoei zuzenduriko ikastaroa da. Eta, helburuak gurasoei ur jardueren bidezko garapen motorrerako oinarrizko irizpideak eman eta beldurra uxatzea eta guraso-umeei erabateko autonomia ematea beren premia eta gogoetara moldatuta, ur jarduerekin goza dezaten.

Jarduera hauen bitartez, umearen garapen motorra aberastu eta ume eta gurasoen arteko harremana garatuko da.

Interesdunek gaurtik martxoaren 16ra arte izango dute izen emateko aukera.

Epe hori pasata, martxoaren 17an, argitaratuko dira behin behineko zerrendak, eta martxoaren 20an, zozketaren behin betiko zerrendak plazaratuko dira. Plazarik libre geldituko balitz, hilaren 20tik 22ra izango da betetzeko aukera.

Ikastaroa martxoaren 25ean hasi eta ekainaren 17an bukatuko da.

Informazio gehiago izango da Bergarako Udalean, 943 777095 telefonoan edota Kirol sailean (agorrosin@bergara.eus eta www.bergarakirola.eus)

Ordutegiak: 

ADINA EGUNA ORDUTEGIA TOKIA
6-24 Hilabete Larunbata 10:15 - 10:45 Bainuetxea
6-24 Hilabete Larunbata 10:45 - 11:15 Bainuetxea
2-4 URTE Larunbata 11:30 - 12:00 Igerileku txikia
2-4 URTE Larunbata 12:00 - 12:30 Igerileku txikia
 

Tasa (ordainketa bakarra):

Abonatuentzat Ez abonatuentzat
60,59 € 122,48 €

 

Arloa: