2021. urte amaieran zabaldu zen Labegaraietako kiroldegiko rokodromo berritua. Ondoren hobekuntza lan batzuk egin dira. Tarte batean itxita egon ondoren, berriz ere erabilgarri dago rokodromoa. Bigarren lan honetan hiru jarduketa egin dira:

  1. Eskalatze hastapenerako eremua egokitu da.
  2. ‘MoonBoard’  instalatu da. Panel horren dimentsioak, presak, banaketa eta orientazioa estandarizatuta daude. Hau da, munduko edozein MoonBoard-ean pareta-azalera bat dago antzeko neurriekin eta harrapakin berak modu berean jarrita.
    MoonBoard-ean ideia oinarrizko entrenamendu-taula bat da. Ingurunea ezagutu ondoren, blokeen metodoa sinplea da, teknikarik gabea. Oso garrantzitsua baita teknika mugatzailea ez izatea, indarra eta potentzia landu ahal izateko.
  3. Aurretik zeuden bide guztiak berritu dira.

Berriz zabaldu denetik hainbat pertsona egiten ari diren erabilera desegokia saihesteko, aurrerantzean rokodromora sarrera kontrolatu egingo da.

 

Arloa: