Datorren astelehenetik aurrera ordaindu ahal izango dira zaborren, estolderiaren eta uraren tasen 2. hiruhileko erreziboak

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu zabor, estolderia eta uraren tasen 2023ko 2. hiruhileko erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

Ø  2023ko uztailaren 10etik  2023ko irailaren 11ra

Lekuak eta medioak: 

Ø  Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko dira 2023ko irailaren 11n.

Datorren astelehenean ezohiko bi osoko bilkura egingo ditu udalbatzak

Datorren astelehenean, goiz eta arratsalde bilduko da udala. Goizean, ezohiko osoko bilkura egingo du uztailaren 23ko Gorte Nagusi eta Senatuko hauteskundeetarako, herriko hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko. Izendapena zozketa bidez egingo da.

Goizeko 08:00etan egingo da, udaletxeko pleno aretoan eta herritarrentzat irekia izango da. 

Datorren aste bukaeran amaitzen da Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2023ko erreziboak ordaintzeko epea

Ekainaren 30ean amaitzen da Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2023ko erreziboak ordaintzeko epea. Maiatzaren 15etik dago zabalik ordainketa egiteko aldia. Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko dituzte ekainaren 30ean.

Informazio osagarri guztia eskuragarri hemen.

Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategiko berria onartu du udalbatzak aho batez

Horren garrantzia azpimarratu zuen Aranberrik: “Ez da kasualitatea Bergarako Udalari proposamena egitea, eta horri balioa eman nahi diot. Urte askotako lanaren ondorioz, eredu da Bergarako Udala euskararen normalizazioan".

Orriak