Bergarako Udala-k Or, 2023-05-19 08:33-n bidalia
Maiatzaren 22an, astelehena, batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, Udaletxeko Pleno Aretoan, 19:30ean. Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.
Gai-zerrenda:
1. 2023ko apirilaren 24ko eta maiatzaren 2ko akten onarpena.
2. Alkatearen jakinarazpenak.
3. Udal ondasunen zerrendaren zuzenketa 2022ko abenduaren 31ko eraginarekin.
4. 2023ko 1. hiruhilekoari dagokion Aurrekontuaren exekuzioa (Udala, Euskaltegia eta Mizpirualde).
5. Berankortasunari eta Ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko informazioa. 2023-1 epea (Udal administrazioen Fakturen erregistroa eta berankortasuna).
6. 2023/04 Kreditu aldaketa (transferentzia) onartzeko proposamena.
7. 2023ko 3. eta 5. kreditu aldaketak onartuz 2023ko apirilaren 28an eta maiatzaren 17an emandako Dekretuen berri ematea.
8. 2022ko kontu orokorraren onarpena.
9. Narbaiza Jauregiaren erabilera Gipuzkoako Foru Aldundiari ematea.
10. Bergarako Udala “Berener Koop. S”eko bazkide laguntzailea izateko eskaera.
11. Goruetan ikerketa bekaren oinarrien onarpena.
12. Etxeko laguntza zerbitzua emateko Udalak Eulen Servicios Sociosanitarios S.A. enpresarekin duen kontratuaren luzapena.
13. Dohaintza bat onartzeko proposamena.
14. Bergarako Udala eta Aranzadi ikastolaren arteko hitzarmena seminarioko patioen eta gimnasioaren erabileraren lagapenerako.
15. Udalean Euskararen Erabilera normalizatzeko Plan Estrategikoa, 2023-2027 eperakoa, onartzeko proposamena.
16. Udalbiltza Partzuergoaren eta Bergarako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena Geuretik Sortuak proiekturako.
17. Bergarako Udala eta Bergarako Erraldoi Taldearen arteko hitzarmenaren onarpena.
18. Eskaera eta galderak.