Bergarako Udala-k Or, 2023-04-21 11:13-n bidalia
Apirilaren 24an, astelehena, batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, Udaletxeko Pleno Aretoan. 19:30ean egingo den Bergarako Bihargitza 98,S.A. juntaren ondoren hasiko da ohiko osoko bilkura. Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.
Gai-zerrenda:
1. 2023ko martxoaren 27ko bileraren aktaren onarpena.
2. Alkatearen jakinarazpenak.
3. Elorregiko biribilgunean autobus geltokia eta komuna egokitzeko, hiri altzari berezi honen mantenua eta kudeaketarako lankidetza hitzarmenaren onarpena.
4. Bergarako basoen berreskurapenerako Kukubaso basoak berreskuratzeko elkartearekin elkarlan hitzarmena.
5. Ogasun eta Finantza Departamentua eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalen artean, informazioa elkartrukatzeko esparru hitzarmenak onartzea.
6. Eskaera eta galderak.