Datorren astelehenean, goiz eta arratsalde bilduko da udala. Goizean, ezohiko osoko bilkura egingo du uztailaren 23ko Gorte Nagusi eta Senatuko hauteskundeetarako, herriko hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko. Izendapena zozketa bidez egingo da.

Goizeko 08:00etan egingo da, udaletxeko pleno aretoan eta herritarrentzat irekia izango da. 

Horrez gain, arratsaldean bigarren saio bat egingo dute beste hainbat gai jorratzeko. Bilera hori 19:30ean hasiko da, eta udaletxeko pleno aretoan egingo dute. Landuko dituzten gaiak izango dira, besteak beste, osoko bilkuren maiztasuna, batzorde informatzaile orokorrak sortzeko eta osatzeko proposamena, udalbatzaren eskumenekoak diren organo kolegiatuetarako udalaren ordezkariak izendatzeko proposamena, alkateak hartutako erabakien berri ematea, zinegotzi ez direnak udal taldeen ordezkaritzen batzorde informatzailearen bileretan parte hartzeko proposamena eta alkateari eta zinegotzi batzuei dedikazioa aitortzeko proposamena.

Arloa: