Bergararen 750. urteurrenaren harira, Udala eta herriko elkarte eta herritar ugari ikuskizun erraldoia prestatzen ari dira. Ekainaren 29an izango da San Martin Agirre plazan.

Plazako aforoa ondo kudeatzeko, gonbidapenak eskuratu beharko dira. Asteartean, hilaren 12an, jaso ahal izango dira Seminarixoan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Pertsona bakoitzak gehienez 6 gonbidapen eskuratu ahal izango ditu.