Ordenantza honek, partikularren udalerriko bide edo leku publikoen erabilera erregulatzen du, helburu komertzial edo sustapen ekonomikora bideratuta ez dauden publizitate bitartekoetaz baliatzen direnerako, bide edo leku publikoen erabilera publikotik sortzen diren eskubide desberdinak elkarrekin konpatible egiteko, kontuan izanik gainera Udal Administrazio honen zeregina dela aipatutako bideak eta Lekuak egoera onean gordetzea.

Gutxieneko arauak emanez, etxebizitzetarako gas naturalaren sarrera instalaketak araueztatzeko beharra ikusten du Uda¬lak eta, dagozkion eskuduntzen ariketan, ondorengo araudia finkatzen du:
Etxebizitzetarako gas naturalaren sarrera instalaketak gauzatzeko lan lizentziak eskuratzeko, udal inprimakinan egindako eskaria aurkeztu beharko da; honi erantsiko zaizkio abonatuen zerrenda, gas naturala zein erabileratako den, urteko kontsumoaren kalkulua termiatan, fatxadako argazkia eta hodeien taxuera azaltzen den planoa.

Ordenantza honen xedea da negozioko lokalen fatxadetan jartzen diren errotulu, iragarki, plaka, toldo, markesina eta metalezko itxituren instalazioa arautzea, publizitateko gai horiek gehiegi nabarmentzen direla-eta Bergarako kale, kantoi eta plaza publikoak babestu nahian. Horrela, hirian izaten diren eta izan behar diren erabilpen guztiak orekatu egin ahal izango dira.

Orriak