Ordenantza honen xedea da negozioko lokalen fatxadetan jartzen diren errotulu, iragarki, plaka, toldo, markesina eta metalezko itxituren instalazioa arautzea, publizitateko gai horiek gehiegi nabarmentzen direla-eta Bergarako kale, kantoi eta plaza publikoak babestu nahian. Horrela, hirian izaten diren eta izan behar diren erabilpen guztiak orekatu egin ahal izango dira.
Deskargatu testu osoa: