Errejimen Lokaleko Oinarrietako Legearen 84. artikuluan, Korporazio Lokalen Zerbitzuetako Araudiaren 5. eta 7. artikuluetan eta Ibilgailu Arinetako Hiri barneko eta hiriarteko Garraio Zerbitzuetako Araudi Nazionalaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera Araudi hau ematen da argitara gidaridun alogereko ibilgailu arinetako bidaiarien hiri barneko eta hiriarteko garraio zerbitzua arautzeko.
Araudi hau dagokien zerbitzuak Auto-taxi modalitatearen barnean ezartzen dira. Auto-taxi zerbitzua kontagailu-taximetroaren bitartez neurtzen den zerbitzua da eta normalean hiri lurzoru urbanizagarrian eskeintzen dena edo, kasua denean, zerbitzuko area bateratuan, aipatu lurzorua baino zabalagoa balitz, lurretatiko garraioen ordenamendurako legeriak xedaturikoa beteaz.