Ordenantza honek arautzen du udalerrian obrak burutzean egiten den bide publikoaren erabilera pribatua edo berezia (okupazioa), bertan jartzen direnean edukiontziak, hesi babestaileak, aldamioak, garabi-kamioia, masa-siloak edo gainontzeko elementuak; eta horretaz gain, okupatutako gune publikoa garbitzeko, babesteko eta konpontzeko neurriak ere arautzen ditu.

Boluko pilotalekuaren inguruko eztabaida prozesua berretsi du Udal Gobernuak

Atzo, asteazkena, sareetan eta kalean Boluko pilotalekua estaltzeko proiektuari erreferentzia zuzena egiten zion testu erasokorra zabaldu zen ‘Manipulación’ izenburuarekin eta ‘Vecinos de Bolu Anti-cubierta’-k sinatuta. Udal Gobernuak erantzun irmoa eta argigarria eman nahi izan dio testuari, eta berretsi du Boluko pilotalekuari eta auzoari soluzio onena emateko abiarazitako prozesua. Hala, Irizar jauregian bertan Elena Lete alkateak, Maite Agirre eta Lander Arregik lagunduta, honako adierazpenak egin ditu:

Orriak