Zubietako urbanizazio proiektua idazteko partaidetza prozesuaren bigarren bilera asteartean, ekainak 14, egingo da 18:30ean udaletxeko pleno aretoan. Lehenbiziko bilera bezala, irekia izango da eta aurreko bileran parte hartu zuten herritarrez gain, gaiarekiko interesa duen edozein herritar etor daiteke. Gainera, astearteko hitzordu honetan, Zubieta kalearen proiektu urbanistikorako proposamen bat aurketuko da eta herritarrekin kontrastatuko da. Bilera honetan, proiektua idatzi duen lan talde teknikoa eta udal ordezkariak ere egongo dira. Lehenengo bilera maiatzaren 24ean egin zen eta bertan Zubietako eta ondoko auzoetako 51 pertsonak parte hartu zuten eta herritar hauek, urbanizazio proiektuan jaso diren proposamenak egin zituzten.

Arloa: