107. artikulua.- Basoko lurzoru urbanizaezineko kategoria:

Kategoria honetan sartzen dira, gaurko erabilera eta etorkizuneko aurreikuspenak kontuan hartuta, basotarako joera garbia antzematen zaien lursailak.

Hortik kanpo gelditzen dira beheko aldeetan eta landazabalean dauden eta horien parte diren baso-esparruak; izan ere, baso horiek nekazaritza- zein abeltzaintza-erabilerekin bateratu, ordezkatu edo txandakatu daitezke.

Era berean, kanpo gelditzen dira Ordenantza hauetako 103. artikuluan aipatzen diren interes naturalistikoko basoak ere.

105. artikulua.- Ingurumen-hobekuntzaren beharra duten eremuen zerrenda:

Lurraldearen Zatiko Planak, LURRALDEAREN KATEGORIZAZIOA atalean, hauek jasotzen ditu Bergarako lurretan Hobetzeko eta Leheneratzeko Eremu gisa: zabortegitarako erabiltzeagatik ingurune fisikoaren hasierako egoera aldatua duten eremuak.

Eremu horien artean, honakoak daude:

  • Labegaraietako zabortegi-eremua.

  • Epeleko zabortegi-eremua.

101. artikulua.- Aplikatzeko araubidea:

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Lurralde-Antolamenduaren Gidalerroek lurzoru urbanizaezinerako antolamendu-kategoria batzuk ezartzen dituzte, eta kategoria horiek Lurraldearen Arloko Planen bitartez zein Udal Antolamenduko Planen bitartez zehaztu beharko dira.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basoak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana behin-behinekoz baino ez dago onartuta; beraz, hori aplikatzea ez da loteslea.

Orriak