1. S-3 sektorea: Ozaetako lursailak. Bertan, honako etxebizitzak eraikitzea proposatzen da: Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko 32 etxebizitza berri, eta etxebizitza berri libre bat.
  2. S-4b sektorea: Agarrerako bidearen ondoan dago. Bertan, 136 etxebizitza berri eraikitzea proposatzen da. Horietatik, 96-112 Erregimen Orokorreko Babes Ofizialekoak dira, 16 Erregimen Tasatuko Babes Ofizialekoak, eta 16 libreak.

8.2.1.1.- Eraikuntzaren bidez finkatutako areak:

1) A-4 area: Ozaeta aldea da, Ibarra kalea ere ardatz duela. Zeharo eraikita dago, exekuzio-unitate berri batean izan ezik. EU-4.2 izeneko unitate horren barruan, 20 etxebizitzako eraikin bat egiteko aukera dago, Erregimen Tasatuko Babes Ofizialeko 20 etxebizitza, alegia.

2) A-8 area: Ozaeta jauregiak eta erantsitako lursailek betetzen dute.

Aurrez esan dugun bezala, hiri-lurzoruko bizitegi-erabilerak honelako areetan kokatu dira: batetik, eraikuntzaren bidez zeharo finkatuta dauden areetan, bertako eraikinak ordezteko egin daitezkeen jarduketen baldintzak ezarrita; eta bestetik, gaur egun indarrean dauden Arau Subsidiarioetan industria-kalifikazioa duten hiri-eraldaketarako eremuetan, bertako jarduerak itxi direnean edo udalerriko beste toki batzuetara lekuz aldatu direnean.

Lurzoru eta Hirigintzari buruzko Legeak 15. artikuluan zehazten duenez, lurzorua kalifikatzea da plangintzaren bidez erabilera orokorrak eta erabilera xehatuak esleitzea udal-mugarte osoan edo haren zati baten barruan banatzen diren eremuei.

7.6.1.- Banaketa-eremuak:

Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak Seigarren XEDAPEN IRAGANKORREAN xedatzen duenez, banaketa-eremuen eta ereduzko aprobetxamenduen teknikak arautzen dituen hirigintza-araudiak indarrean segituko du, betiere teknika hori erabiltzen duten plangintza orokorreko tresnetarako, harik eta lege honetan xedatutakoari egokitu artean.

Plan Orokor honek proposatzen duen lurzoru-sailkapenaren ondorio nagusiena hauxe da: bizitegi-kalifikazioa jaso duen lurzoruan, alde handia antzematen da hiri-lurzoru gisa eta lurzoru urbanizagarri gisa sailkatu diren lurzoruen artean. Memoria honetan zehar behin eta berriz azaldu den bezala, bizitegirako kalifikatu den lurzoru ia guztia aurretik ere hiri-lurzoru gisa sailkatuta zegoen, baina industriarako kalifikatuta; beraz, gehien bat, lurzoru horien hiri-egitura eraldatzeko jarduketak izango dira. Bizitegirako kalifikatutako eta urbanizagarri

Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 13. artikuluan xedatzen duenez, “honako irizpide hauei jarraituko zaie lurzoru bat urbanizaezin gisa sailkatzeko”:

  • Lursailen hirigintza-eraldaketa bidezkoa ez izatea.
  • Lursailak hiri-garapenerako ezegokiak izatea.

Artikulu berak zehazten duenez, “lursailen hirigintza-eraldaketa honako kasu hauetan ez da bidezko”:

Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 14. artikuluan xedatzen duenez, ondorengo kasuetan "bidezko izango da lursailak urbanizagarri bezala sailkatzea”:

  1. Hiri-bilbean sartuta ez dauden arren, edo oraindik sartzeko modukoak ez diren arren, egoki irizten zaienean eraldatu ondoren hirigintza-erabileren bermaleku izateko.

  1. Plangintza orokorraren bidez ez badituzte sartu lurzoru urbanizaezinaren edo hiri-lurzoruaren motetan.

Orriak