Bergarako Udalak Larramendiko paper hondakinen kudeaketarako plantari lotuta jarritako alegazioak bidali ditu

Bergarako Udalak Valogreene Paper BC, S.L. enpresak Larramendi poligonoan paper-industriaren hondakinen tratamendurako ezarri nahi duen plantaren inguruan alegazioak aurkeztu ditu gaur, azaroak 22, Eusko Jaurlaritzan.

Azaroaren 10ean herritarrekin egin zuen bilera irekian aurreratu zituen nondik norakoak, eta publiko egingo zituela esan zuen, herritarrek nahi izatekotan alegazioetarako eredua izan dezaten. Hilaren 29an amaituko da horretarako epea.

Orriak