Bergarako Udalak Arizondo argazkizale elkartearen laguntzarekin antolatutako XXXI. Kirol Argazki Lehiaketako sariak banatu dira Aroztegi aretoan egindako erakusketaren inaugurazio ekitaldian. 

Emakumeen ikusgaitasuna bultzatzeko helburuarekin aurten lehiaketara aurkeztu diren argazkien gaia emakumeak kirola egiten izan da. Horrekin batera, eta ikusita ez dela ohikoa sariketa honetan emakume argazkilariek parte hartzea, hauei lekua egitea erabaki zuen Udalak, eta sari propioak sortu. Emakumerik ez da aurkeztu, ordea, eta bi kategorietako sariak eman gabe utzi dira. Hau horrela, eta emakumeentzat hau ere espazio segurua izan dadin helburuarekin, datozen urteei begira lanketa egingo du Udalak Berdintasun sailaren bitartez. 

Pilar Aguayok (Sociedad Fotográfica de Gipuzkoa), Eva Francok (Disdira Zumaia) eta Imanol Manterolak (Disdira Zumaia) osatutako epai-mahaiak aho batez onartu du sariak honela banatzea: 

Zuri-beltzean: 

  • Lehen saria: 'JUGANDO AL TENIS' Jose Agustin Gurrutxaga (Bergara).

  • Bigarren saria: '400 METROS' Jorge Murguiondo (Zumaia).

  • Hirugarren saria: 'NATACION' J. A. Unzurrunzaga (Bergara). 

  • Herriko saria: "TREKINA BASAMORTUAN" ALEX MOLANO (Bergara).

  • Lehen emakumeari saria: Eman gabe.

 

Koloretan:

  • Lehen saria: "PRIMERAS LUCES" Aritz Gordo (Arrasate).

  • Bigarren saria: "PODERIO" M. Angel Perez Herrero (Urretxu). 

  • Hirugarren saria: "EN LO MAS ALTO" J,M. Romero (Ordizia).

  • Herriko saria: IGERIAN" Jose Agustin Gurrutxaga (Bergara).

  • Lehen emakumeari saria: Eman gabe.