Emakumeak zientzietan, arteetan eta letretan duen papera ikusarazteko erakusketa bat aurkeztu dute Jakiundek eta Laboratorium Museoak

Bergarako Laboratorium Museoak eta Jakiunde-k, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, ‘24 emakume-mujeres-femmes’ erakusketa aurkeztu dute astelehen honetan museo bergararraren kanpoaldean. Martxoaren 4tik 31ra izango da ikusgai, eta Jakiundeko zenbait kideren 24 argazkiren bitartez, emakumeek zientzietan, arteetan eta letretan duten papera ikusarazi nahi du Euskal Herriko kaleetan eta plazetan. Erakusketa museoaren kanpoaldean instalatu diren plaka batzuen bitartez ikusi ahalko da, eta solasaldi bat zein ikasleei zuzendutako bisita gidatuak eskainiko dira.

Pertsona edo enpresa ekintzaileentzako 50.000 euroko diru laguntzak aurkeztu ditu Bergarako Udalak

Bergarako Udalak bi diru-laguntza jarri ditu abian herriko pertsona edo enpresa ekintzaileei bideratuta. Batetik, enpresa berriek lokala alokatzeko diru-laguntza (20.000 eurokoa). Bestetik, Bergaran finkatuta dauden enpresentzako diru-laguntzak, Eragin programa (30.000 eurokoa). Deialdi hauetarako eskaerak abenduaren 1ean bukatuko dira.

Bergarako Osasun Sarearen bilera berri bat deitu du Udalak asteazken honetarako

Bergarako Udalak Osasun Sarearen bilera berri bat deitu du asteazken honetarako, otsailaren 28rako. Bertan, Bergarako herriaren bizigarritasun maila hobetzeko ekarpenak egin ditzaketen norbanako zein elkarte eta eragile desberdinak daude gonbidatuta. Azken bileran hamalau erakunde desberdinetako ordezkariak elkartu ziren.

Orriak