Jose Mari Esparza eskertuta eta hunkituta agertu da ‘Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria’ ekitaldian
Bergarako Udala-k Og, 2024-03-07 19:38-n bidalia
· Tafallarrak aipatu duenez, “txalupa txikia da gurea, datozen urteetan hondoratuko dena abertzale guztiak batzen ez bagara”
Jose Mari Esparza (Tafalla. 1.951) idazle eta editorea “eskertuta eta hunkituta” agertu da ostegun honetan, martxoaren 7an, Bergarako Seminarixoa aretoan ospatutako ‘Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria’ ekitaldian. Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak antolatutako sari hauek Esparza omendu nahi izan dute, bizitza osoan euskal kulturgintzaren alde egindako lanagatik.