Gala Knörren ‘He was the adventurer’ artelana jasoko du Monzon-Ganuza Euskal utopikoei sari gisa Jose Mari ESPARZAk
Bergarako Udala-k Al, 2024-02-26 11:09-n bidalia
Balizko euri jasak direla eta, Bergarako Udalak hainbat neurri hartuko ditu datozen orduetan
Bergarako Udala-k Al, 2024-02-26 09:37-n bidalia
Kiroleko Ohorezko Abonatu Txartelaren irabazleak iragarri ditu Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Or, 2024-02-23 18:01-n bidalia
Bergarako Udalak hainbat herritarrek kirolaren alde egiten duten edo egin izan duten lana eskertzeko, edota kirol arloan lortutako emaitzak saritzeko, Bergarako Kirol Zerbitzuko “Ohorezko abonatu txartela” kanpainaren bigarren edizioa ospatu du.
Aurtengo irabazleak Ane Alberdi Lopez de la Torre infantil mailako igerilaria, Ritxar de Goñi Ripa triatloilaria, Eider Elorza Sanz eskubaloi jokalaria, Ander Uriarte mendi kirolaria eta Nerea Agirrezabal Urrutia arraunlaria izan dira.
Irizar kaleko ur hornidura sarea berriztuko du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Or, 2024-02-23 13:20-n bidalia
Herri erdigunean ur edangarrirako sarea modernizatzeko eta hobetzeko planaren barruan, Bergarako Udalak lanean jarraitzen du zuntz-zementuzko hodiak ordezkatu eta material modernoz egindako hodiak jartzeko.
Kasu honetan, 1. eta 5. eraikinen arteko zatian jardungo du Udalak. Obrak egiteko epea bi hilabetekoa da, eta aurrekontua 84.713 eurokoa (BEZa barne). Gainera, argiztapen-sareari buruzko hobekuntzak egiteko aprobetxatuko da.
Inausketa lanetan sortutako egur loteak doan eskainiko ditu Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Og, 2024-02-22 10:01-n bidalia
Bergarako Udalak 2024. eta 2025. urteetan bere mendi, baso edo lorategietako lanetan sortutako egurra doan emango die eskaera hau egiten duten bergararrei. Une bakoitzean emateko dagoen egur-kantitatearen arabera, loteak egingo dira eta zozketatik ateratako lehentasunaren arabera eskainiko dira.
Jaso nahi duten egurra garraiatzea eta horretarako egin beharreko mozketak adjudikazio hartzailearen kontura izango dira, eta bere ardurapean, bere bitartekoekin eta behar diren segurtasun-bitartekoekin erretiratuko dituzte.
Udal gobernua: “Etorkizunari imajinazio komunitariotik erantzungo dion Bergara aktiboa lortu nahi dugu”
Bergarako Udala-k Az, 2024-02-21 12:25-n bidalia
Etorkizunari imajinazio komunitariotik erantzungo dion Bergara aktiboa eraiki nahi dugu. Kontzeptu korapilatsua iruditu dezakeen arren, hiru elementu garrantzitsu barnebiltzen ditu esaldi horrek: Etorkizuna, Imajinazioa eta Komunitatea.
Historikoki jakinduria handiko herria izan da Bergara. Jakinduria; gure gizartearen momentuko erronkei erantzuteko, eta gizarte eta komunitate bezala garatu ahal izateko. Eta jakinduria zerbait bada, imajinazioa da.
“Bergararron etorkizuna imajinaziotik eta komunitate izaeratik irudikatu behar dugu”
Bergarako Udala-k Az, 2024-02-21 12:21-n bidalia
Ze helbururekin osatu duzue Agintaldi Plana?
Lehenbizi, aipatuko nizuke gobernu bezala beharrezkoa ikusten dugula Agintaldi Plan bat lantzea, legegintzaldi osorako bideorri bezala erabiliko duguna. Asko aldatzen ari da mundua.
Asko aldatzen ari da Euskal Herria eta baita Bergara ere. Asko eta azkar. Eta egoera horren aurrean Bergaratik ere errezeta berriak eskaini behar dizkiegu arazo horiei, eta horretarako beharrezkoa da bideorri berritu bat edukitzea.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 91
- 92
- 93
- 94
- 95
- 96
- 97
- 98
- 99
- …
- hurrengoa ›
- azkena »