Azken egunetako euri kopuruarekin Deba Ibaia asko hazi da. Hori dela eta, larunbat goiz honetarako aurreikusita zegoen erreka garbiketaren part hartzaileak ezingo dira Deba ibaira sartu arriskutsu egon daitekeelako hainbat tramotan.

Hori dela eta Erreka Auzolan Batzordeak honako erabakiak hartu ditu:

1. Ez da erreka urtero egiten dugun formatuan garbituko.

2. Horren ordez errekaren inguruko puntu beltzak garbituko ditugu.

Lau gune nagusi nagusi izango ditugu:

  • Erdigunea: Santa Marina eliza ostetik autobus geltokiraino. Bertan, urtero ertzean pilatzen den zaborra batuko da errekara sartu gabe. (Gazte eta helduak arituko gara).
  • Altos Hornos- Angiozar ingurua: Aparkalekuetako urteetan pilatutako zikinkeria, Angiozar bideko osinak eta abar garbituko dira errekara jaitsi gabe.
  • Amillaga ingurua: Eroski eta Agorrosin inguruak garbituko dira.

Usondo parkean txikien gunean ingurua garbitu eta honako egitaraua izango dugu:

* "Hemen hasten da itsasoa" plaka jartzea umeekin eurekin Usondon, Oxirondon eta frontoian

* Kukubaso elkartearen eskutik erreka ekosistema ezagutuko dugu.

* Beti Bustiko piraguistei harrera.

Ordutegiak:

- Elkartzeko guneak. Seminarioko patioan eta Labegaraietako kiroldegian elkartuko gara urriaren 19an, 9:30etan. Bertan taldetan antolatuko gara eta puntu beltzak garbitzeari ekingo diogu. Usondon haur eta familia gunean 11:00etan hasiko gara. Beti Bustiko kideak piraguatan sartuko dira Deba ibaian eta ahal duten neurrian garbitu egingo dute.

Segurtasun neurriak:

Ez sartu errekara eta ez hartu alperrikako arriskurik, zerbait ikusiz gero argazkiak etara eta lokalizazioak hartuko ditugu.

Taldekatzeak eta arduradunak:

Taldeak modu naturalean egingo ditugu, kuadrila eta familiak elkarrekin jarriz.

13:00etan ARGAZKIA, HAMAIKETAKOa eta Auzolaneko ZUZENEKO IRRATSAIOA Txapa irratiaren eskutik. (Labegaraietan eta Seminarioan).

Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, idatzi edo deitu telefono honetara: 618 216 718