Bizikletak konpontzeko gunea egokitu dute Agorrosinen

Bizikletak konpontzeko gunea egokitu dute Agorrosin Ekintza gunean. Orain arte bizikletak garbitzeko eta gurpilak puzteko zerbitzua zegoen eskuragarri. Joan den ostiraletik, berriz, gunea egokitu dute bizikletak norberak konpontzeko. Dagoeneko martxan dago eta erabiltzaileek giltza eskatu beharko dute harreran.

Oso emaitza onak izan ditu liztor beltzaren tranpatze kanpainak

5.704 liztor beltz harrapatu dira horretarako egin den kanpainan. 

2021. urtean hilabetez egin zen, eta aurten bi hilabete iraun du tranpatze-kanpainak. Dena dela, duela bi urteko kopuruaren bikoitza baino gehiago harrapatu da aurten. 

Kanpaina oso positiboa izan da beste batzuekin alderatuta, Erlantz Olabarria Gipuzkoako erlezainen elkarteko kidearen eta Bergarako tranpatzearen ardura izan duen pertsonaren ustez.

Joan den urteko lan-eredu bera mantendu dute aurten ere: 50 tranpa jarri dira herrian zehar banatuta, eta astero egin dute tranpen jarraipena. 

Bilboko emakumearen erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak

Bilboko Santutxu auzoan gertatu den emakume baten erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak. Halaber, biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die. Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du eta Martxanterak talde feministak deituta, gaur, ekainak 19, astelehena, 19:00etan, San Martin plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.

 

 

Datorren aste bukaeran amaitzen da Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2023ko erreziboak ordaintzeko epea

Ekainaren 30ean amaitzen da Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2023ko erreziboak ordaintzeko epea. Maiatzaren 15etik dago zabalik ordainketa egiteko aldia. Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko dituzte ekainaren 30ean.

Informazio osagarri guztia eskuragarri hemen.

Oskar Gaskon eta Juan Unzurrunzaga izan dira onenak Bergarako XXXII. Kirol argazkien lehiaketan

Ostiralean banatu zituzten Bergarako XXXII. Kirol argazkien lehiaketako sariak: zuri-beltzeko kategorian Oskar Gaskon izan da onena ‘Criquet’ argazkiarekin; eta koloretan, berriz, Juan A. Unzurrunzaga gailendu da ‘Harrijasotzaille’ irudiarekin. Bi arloetan banatu da Emakumeen saria, eta Soraya Lopezek bereganatu ditu biak, hurrenez hurren, ‘Rollerak Zumaian’ eta ‘Zaldi lasterketa 2’ argazkiekin. 

Horiez gain, zuri-beltzeko kategorian bigarren eta hirugarren sailkatu dira:

·      Agustin Gurruchaga ‘Borobilarekin’ argazkiarekin.

Larunbatean hainbat bide-mozketa izango dira Goilurrak rally lasterketa dela-eta

Larunbat honetan, ekainaren 17an, Goilurrak rally lasterketa egingo dutela-eta, hainbat bide-mozketa izango dira. Bergaratik Azkoitirainoko errepidea Gorla-Elosuatik itxita egongo da goizeko 07:30tik 12:35era arte.

Bide mozketa 07:30ean izango da, nahiz eta lasterketa 08:30ean hasi. Autoak, bigarren aldiz, 11:35ean pasako dira.

Bakarrik bizi diren 65 urtetik gorakoekin bakardadea lantzeko proiektuak diseinatu dituzte Mariaren Lagundia ikastolako ikasleek

Urte hasieran udalarekin elkarlanean arlo sozialeko lanketa abiatu zuten Mariaren Lagundia ikastolako ziklo formatiboetako ikasleek. 65 urtetik gora dituzten eta bakarrik bizi diren herritarrekin hitz egin eta egoeraren diagnostiko bat osatu dute gazteek eta, orain, proiektu batzuk diseinatu dituzte lanketarekin jarraitzeko.

‘Bertatik Bertara’ zerbitzu sektorean euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina abiatu du UEMAk

Bergarako Udalak bat egin du aurten ere UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) bultzatutako ‘Bertatik Bertara’ egitasmoarekin. 

Euskal Herriko hainbat herritan bideratuko den kanpaina honen bitartez ostalariak, tabernariak eta bezeroak euskara gehiago erabiltzera animatu nahi dira.

Horretarako, UEMAk mahai gaineko manteltxoak prestatu ditu eta bertan sei hizkuntzatan agertzen dira ostalaritzan sarri erabiltzen diren hitz eta esamolde batzuk eta QR bidez hiztegitxo bat deskargatzeko aukera ere eskaintzen du:

Hauteskundeen kanpainako panelak mantentzea erabaki du udalak

Udalak erabaki du hauteskundeetako kartelentzat jarritako panelak behin-behinean ez kentzea. Ohiko egoera batean, udal hauteskundeak igaro ondoren kanpaina-garairako jarritako panelak kendu egingo lituzkete udaleko langileek. 

Orain, ordea, Espainiako gobernuak hauteskunde orokorrak egingo ditu uztailaren 23an, eta hauteskunde horietarako kanpaina hamabost egun lehenago hasiko dute, hau da, uztailaren 7an. 

Orriak