Honako deialdi honen xedea da lehiaketa-oposizioan, barne promozio sistemaren bidez obra eta zerbitzuetarako obretako lantaldeen kamioi gidaria kontratatzea, kontratu finkoarekin.
Lanpostua sailkapeneko C sailkapen-mailan C2 azpitaldekoa da, eta 10. mailari dagokion soldata-maila du. Halaber, 1. hizkuntz eskakizuna dagokio, derrigorrezkoa.
Lan-kontratua lan-jardun osokoa izango da.
Lan egutegia astelehenetik igandera, eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisara, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du, guztiak egutegian aurreikusiko direlarik.
Hautaketa-prozesua gainditu bai baina lanposturako kontratu finkoa lortzen ez duten izangaiek lan-poltsa bat osatuko dute, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta egongo dena. Lan-poltsa hori erabili ahalko da behin behineko gidari lan premiei erantzuteko.
Espediente zenbakia:
2024LAAU0022
Deialdiaren xedea:
Lanpoltsa:
bai
Deialdiaren egoera: