Honako deialdi honen xedea da lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez OBRETAKO PEOI ESPEZIALISTA kontratatzea, kontratu finkoarekin.
Lanpostua sailkapeneko E sailkapen-mailan Ofizioen langilegoari dagokion klasekoa da eta 7. mailari dagokion soldata-maila du. Halaber, 1. hizkuntz eskakizuna dagokio, ez derrigorrezkoa.
Lan-kontratua lan-jardun osokoa izango da.
Lan egutegia, astelehenetik larunbatera, eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisara, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du, guztiak egutegian aurreikusiko direlarik.
Oposizioaldiaren fasea bukatu aurretik, deialdi honetaz baliatuz udalak bigarren lanpostu bat betetzea ere erabaki dezake, hutsik geratu dela eta lan eskaintza publikoa argitara emango duelarik aurrez.
Hautaketa-prozesua gainditu bai baina lanposturako kontratu finkoa lortzen ez duten izangaiek lan-poltsa bat osatuko dute, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta egongo dena. Lan-poltsa hori erabili ahalko da Obra eta Zerbitzuetako lantaldean peoi kategoriako behin behineko lan premiei erantzuteko.
Espediente zenbakia:
2024LAAU0023
Deialdiaren xedea:
Lanpoltsa:
bai
Deialdiaren egoera: