Diputatu Nagusia buru dela notarioaren aurrean sinatu da Udalaren eta UNEDaren arteko permuta

 

Gaur, 2014ko urriaren 17an, goizeko hamaiketan, Udaleko Areto Nagusian, sinatu dira Udalaren eta UNED-Bergara Fundazioaren arteko permutaren eskriturak notarioaren aurrean, Diputatu Nagusia buru dela. Ekitaldi berean Diputatu Nagusiak udalari entregatu dio adostutako 1,7€ miloiko laguntza.

Sinatzaileak UNED-Bergara Fundazioaren buru den Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Iñaki Esparza UNED-Bergarako Zuzendaria eta Jaione Isazelaia Bergarako Alkatesa izan dira.

Tupperren hirugarren banaketa asteartean

Datorren asteartean, urriaren 21ean, tupperren banaketa egitea erabaki du Udalak, udaletxeko arkupeetan, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Udalak 3000 tupper ekarri zituen Bergarara eta oraindik jasotzeko hainbat etxebizitza falta dira, eta era berean, batzuk galdetzen ari dira beste egun baten banaketa egingo den, ezin izan direlako  etorri aurrekoetan.

Guztia ikusirik, Udalak hirugarren egun baten ere banaketa egitea erabaki du. Tupperren kanpaina hau etxeko hondakinak ekiditzera zuzenduta dago eta Kutxaren Ekogunek finanziatzen du Bergarako Udalaren laguntzaz. 

Domekan, bigarren eskuko gauzak salgai Oxirondon

Domekan, urriaren 16an, Oxirondo plaza Merkatu Txikia ospatuko da, bertan nahi duten guztien bigarren eskuko gauzak jar ditzazke salgai.

Goizeko 11:00tatik eguerdiko 14:00tara bitartean hainbat pertsonak postua jarriko dute bigarren eskuko gauzak saltzeko edo trukatzeko, Oxirondoko merkatu aurrean dagoen plazan.

Ekimen berri hau Azoka Bergaratzen egitasmoaren proposamenetik abiatu da.

Urriaren 26an, Kirola kalera eguna- 1.go Familia triatloia

Urriaren 26an, igandea, goizeko 11etatik aurrera, Ibargarai kalean eta Seminarioko patioan, urteko Kirola kalera azken eguna antolakuko da.

Patin jolasak, bizikleta jolasak, malabarak, akrobazia, oreka jolasak...

Goizeko 13etan 1.go Familia triatloia.

Informazioa eta izen emateak Agorrosinen
943777095

Ikasketak baliokidetzeko aholkularitza kanpaina ibiltaria 2014

Datorren 23an, San Martin plazan, 9:30etatik 13:30etara, atzerriko ikasketak Espainiako tituluarekin baliokidetu eta homologatzeari buruzko aholkularitza eta informazioa emango dela informatzea nahi du Udalak.

Ekimena "Berdindu zaitez - Curriculum ikusezina" proiektuaren barruan dago kokatua eta orientabidea Bidez Bide Elkarteak ematen du. Kanpainaren helburua, atzerriko ikasketak Espainiako tituluarekin baliokidetu eta homologatzeari buruzko aholkularitza eta informazioa ematea da, batez ere, emakume etorkinei.

Orriak