Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egiten zaie AISA ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean. Euskara ikasten hasi eta gizartean integratzen hasteko aukera bikaina da. Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:

  • 60 orduko harrera ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian.
  • 16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da.
  • Astean 4 ordu, 2 egunetan banatuta: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun.
  • Egunak eta orduak aukeran laga ditugu oraingoz, zein komeni zaizun adierazi beharko diguzu eskaria egiteko orrian.

Oharra: Eskariak jaso ondoren erabakiko dugu zein egun eta ordutan izango diren klaseak eta horren berri emango dizuegu interesa agertu duzuen guztioi.

IZEN-EMATEA

  1.  Izena emateko epea: irailaren 30era arte.
  2.  Ikastaroaren hasiera: urriaren 10ean.
  3. Prezioa: 10 euro. Behin ikastaroa amaituta, itzuli egingo da kopuru hori, ikasleak gutxienez % 85eko asistentzia izaten badu.
  4. Izena emateko tokia (bertara joanda edo telefonoz): Udal Euskaltegia. Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia). Telefonoa: 943 76 44 53

 

Arloa: