Bergaran Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP 2014-17) onartu du Udalbatzak

Bergarako Udalbatzak atzo, irailaren 29an, onartu zuen, aho batez, herrian Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP 2014-17). Dokumentu horretan jasotzen dira herriko esparru bakoitzean (familian, merkataritzan, kirolean…) euskara sustatzeko bideratuko diren egitasmoak.

Bihar, hileko lehen eguazteneko azokan, kalabaza dastaketa

Kalabaza protagonista dela, hileroko lehen eguazteneko azoka bihar ospatuko da, urriaren 1ean, eta bertan kalabaza krema dastatzeko aukera izango da.

Azoka, hilero moduan, Oxirondon egingo da arratsaldeko seiretatik bederatziretara bitartean. Baserriko eta bertatko produktuen gain umeentzako tailerrak ere egongo dira. 

Ontziratu zaitez! dendari eta herritarrok tupperak erabiltzearen alde elkarlanean Bergaran

  • Bergarako saltokietan sortzen diren paper eta plastiko hondakinak murriztuko dira Ontziratu Zaitez! kanpainari esker.
  • Gainera, kontsumo jasangarriaren EkoBira azoka ibiltariaren laugarren edizioa Bergaran izango da Urriaren 11n, San Martin plazan goiz eta arratsaldez
  • Etxe bakoitzeko ontzi berrerabilgarri bana banatuko da, EkoBira azokan. Guztira 3000 tupper banatuko dira.

Orriak