Agorrosingo kanpoko igerilekua uztailaren 11ean zabaldu zen eta aurreko astean, irailak 15, itxi zen. Denbora tarte horretan zehar, guztira 83.513 erabiltzaile izan dira estali gabeko igerilekuan. Aurtengo uda denboraldiko berrikuntza nagusiena uztailaren 18an izen zen, izan ere, eguraldi beroa zela eta, gauerdira arte egon zen zabalik igerilekua. "Froga gisa egin genuen, eta erabiltzaileen erantzuna ikusirik, gure asmoa da hurrengo udan, behin baino gehiagotan luzatzea irekiera ordutegia", agertu dute arduradunek.

Gainontzean, denboraldia normaltasunez joan da, "ez dugu matxurarik ezta ere istripurik izan. Zortzi egunetan, une konkreturen baten jolas igerilekurako sarrera mugatu behar izan dugu, edukiera mugatua baitugu. Horregatik, sor izan diren eragozpenen aurrean, barkamena eskatu nahi diegu erabiltzaileei", gaineratu dute.

2016 udako denboraldiko datuak;

Eranskinak: 
Arloa: