Eguaztenero, Baserritarrak Oxirondoko Azokan

Baserritarrek, Lehen Eguazteneko Azokarekin, izan duten harrera ikusita, eguaztenero  txandaka, plazara etortzea erabaki dute, beraien produktu freskuak eskaintzera.

Eguaztenero txandaka etorriko dira, 18retatik 20:30etara, eta behintzat bi izango dira eguaztenero postua zabalduko dutenak, bakoitzak bere ortuek sasoi horretan ematen duen uzta eskainiaz.

Horrekin batera, Lehen Eguaztenetan jarduera honetan parte hartzen duten guztiak etorriko dira, eta udalarekin batera, zenbait ekimen antolatuko dituzte, guztia erakargarriago izan dadin.

Ostegunean,“Deba ibaiaren etorkizuna” Hitzaldia eta proiekzioa

Datorren ostegunean, azaroaren 6an, 19:00retan,  Irizarren “Deba ibaiaren etorkizuna”  aztertuko duten hitzaldia eta proiekzioa eskeiniko dira, ordu eta laurden iraungo duen ekitaldian. Euskera eta erdara erabiliko direnez, itzulpen zerbitzua eskeiniko da.

Programa

1 –Proiekzioa:  “Ura Deba ibarrean” dokumentalaren aurkezpena, Lexeia Larrañaga bergararraren eskutik (AVIS produkzioak). 

Eguaztenean azoka eta pintxo dastaketa

Datorren eguaztenean, azaroaren 5ean, Eguaztenetako Azoka ospatuko dugu, betiko moduan Oxirondon, arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara.

Baserriko zein bertako produktuen gain, udazkenaren gaineko erakusketa, umeentzako eskulanak eta pintxo dastaketa izango ditugu.

Umeentzako esku lanak Jardunen gidatuko ditu.

Pintxoak, sasoiko produktuekin egindakoak, Eruan-en eskutik datoz, Ummm!

Zabalotegiko laguntzaile lanpostua. Onartutakoen zerrenda

JAKINARAZTEN DA 2014ko urriaren 20 Alkate andreak hurrengo dekretu hau eman duela:

“Bergarako Udaleko Zabalotegi aretoko kultur ekintzetarako eta udalak antolatutako beste kultur ekitaldi eta jaialdietarako laguntzailearen lanpostua betetzeko aurkeztutako instantzia eta dokumentazioa azterturik, E R A B A K I  D U T

 

LEHENA: Onartutako eta baztertutakoen izangaien behin-behineko zerrenda hau onartzea:

2 elektrikari ofizial : onartuen zerrenda eta azterketa eguna

JAKINARAZTEN DA 2014ko urriaren 20an Alkate andreak hurrengo dekretu hau eman duela:

 

“Bergarako Udaleko plantillan hutsik dauden 2 elektrikari ofizialen lanpostuak betetzeko deialdia egin du Bergarako Udalak eta eskaerak aurkezteko epea amaitu denez, aurkeztutako instantzia eta dokumentazioa azterturik, E R A B A K I  D U T

 

LEHENA: Onartutako eta baztertutakoen izangaien behin-behineko zerrenda hau onartzea:

Zabalotegi aretoko arduradun lanpostua. Onartutako eta baztertutakoen zerrenda

JAKINARAZTEN DA 2014ko urriaren 20an Alkate andreak hurrengo dekretu hau eman duela:

“Bergarako Udaleko Zabalotegi aretoko arduradun lanpostua betetzeko deialdia egin du eta eskaerak aurkezteko epea amaitu denez, aurkeztutako instantzia eta dokumentazioa azterturik, E R A B A K I  D U T

 

LEHENA: Onartutako eta baztertutakoen izangaien behin-behineko zerrenda hau onartzea:

IZANGAIAK

Errege Mintegiko eliza kultur areto bihurtzeko proiektuaren aurkezpen hitzaldia datorren martitzenean eta hurrengo 15 egunetan erakusketa

Datorren asteartean, azaroaren 4an, arratsaldeko 19:00etan, Bergarako Errege Mintegiko eliza kultura areto bihurtzeko proiektuaren aurkezpen irekia egingo da, elizan bertan. Herritar  guztiak zaudete gonbidatuta.

Errege Mintegiko eliza kultura aretoa bihurtzeko proiektua egingo duen, Vaumm arkitektura bulegoko Jon Muniategiandikoetxea arkitektoak, landu duten aurreproiektua aurkeztuko du herritarrei ezagutzera emateko.

1. mailako ofizial igeltseroen lan-poltsa. Azken emaitzak

OBRA ETA ZERBITZUETAKO BRIGADARAKO 1. MAILAKO OFIZIAL IGELTSEROEN LAN-POLTSA OSATZEKO DEIALDIA

Eskaera orriarekin batera aurkeztutako dokumentazioarekin egiaztatu ez duten izangaiek, 2014ko urriaren 28an egindako euskarako egiaztatzeko frogan, lortutako behin behineko emaitzak eta egiaztatutako merituen atalean izandako balorazioak honako hauek dira: 

IZANGAIAK:NAN

Orriak