'Hamelingo Txirularia' euskarazko musikala aurkeztu du Bergara Antzerki Musikalak

Bergara Antzerki Musikala (BAM!) elkarteak Grimm anaien Hamelingo Txirularia ipuin ospetsuan oinarritutako familia guztiarentzako euskarazko musikala taularatuko du.

Iñigo Casalí eta Iñaki Elizaldek 2008an egindako El Flautista de Hamelin gaztelaniazko musikalaren euskarazko bertsioa izango da. Euskarazko bertsioaren estreinaldia Azaroaren 9 eta 10ean izango da bergarako Seminarixoa aretoan. 4 saio eskainiko dira, bi egun bakoitzean 17:00 eta 19:00etan.

Bergarako Udalak lurzoru publikoa okupatzeko deialdi bateratua egin du (ogitartekoen salmentarako, txurroen salmentarako, feria txikia instalatzeko…)

Bergarako Udalak lurzoru publikoa okupatzeko deialdi bateratua egin du (ogitartekoen salmentarako, txurroen salmentarako, feria txikia instalatzeko…).

Eskaerak aurkezteko azkenengo eguna: azaroak 8.

Lurzoru publikoa feriekin okupatzeko deialdia 2025. urtean (2024ko abendua barne)

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2024ko azaroaren 8, 13:00

Deialdiaren egoera: Eskaera aurkezteko epea zabalik.

 

Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen Mostra aurkeztu dute Bergaran

TAUN TAUN Teatroak Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen XVII. Mostra aurkeztu du. Ekimena bienala da, eta 1991n egin zen lehenengo aldiz.

Estatuko arte bizien programazioan hutsune interesgarri bat bete nahi izan du. Izan ere, Bergarakoa ikuslego heldu batentzat egiten den lehenengo antzerki mostra da. Nabarmena da jaialdiaren jarraitutasuna. Handia ez izan arren, bere ibilbidean zehar munduko herrialde ezberdinetatik iritsitako 190 artista baino gehiagok bisitatu dute.

Bergarako egoera sozioekonomikoaren aurkezpen publikoa egingo du Udalak

Bergarako Udalak azterketa sakona egin du azken hilabeteetan herriko egoera sozioekonomikoa aztertzeko. Orain, behin emaitzak lortuta, horien aurkezpen publikoa egingo du urriaren 9an, 18:30ean, udaletxeko osoko bilkura aretoan.

Azterketa honen abiapuntua izan da Bergarako egoera sozioekonomikoaren 2019ko ikerketa eguneratzea. Helburua da gaur egungo egoera sozioekonomikoa ezagutzea eta etorkizunera begira aztertu beharreko alderdiak eta erronkak identifikatzea.

Orriak