webmaster-k Ar, 2025-05-13 12:49-n bidalia
Kukubaso elkarteak eta Bergarako Udalak Jabekuntza Eskolaren egitarauaren baitan antolatutako "EMAKUMEA BERE INGURUAREN ZAINTZAN. LEHEN, ORAIN... ETA GERO ZER?" izeneko mahai-ingurua ospatuko da datorren maiatzaren 22an, osteguna, 18:00etan, Irizar Jauregian.
Mahai-inguru honetan, emakumeek historikoki ingurumenaren eta ingurunearen zaintzan izandako garrantzia aztertuko da, eta egungo eta etorkizuneko erronkak jorratuko dira. Hitzaldiak hainbat arlotan sakonduko du, besteak beste, lurraren eta inguruaren zaintza, elikadura osasungarri eta burujabea, emakumeen ahalduntzea eta baserrien biziraupenerako saretze-modu berriak.
Ekimen honetan, bertako eta kanpotik etorritako emakumeek beren testigantzak partekatuko dituzte, belaunaldi desberdinetako ikuspegiak eta esperientziak plazaratuz. Ondoren, parte-hartzaileen arteko solasaldi irekia egingo da, esperientziak partekatu eta etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko.
Bergarako Udalaren Jabekuntza Eskolak emakumeen ahalduntzea, partaidetza eta saretzea sustatzea du helburu, eta horretarako urte osoan zehar hainbat ekimen eta jarduera antolatzen ditu.