Masterreka kalea itxiko da astelehen, astearte eta asteazken goizean, lan batzuk direla eta

Beharrezko lan batzuk direla eta, Masterreka kalea itxita egongo da aste honetako astelehen, astearte eta asteazken goizetan (09:00-13:00).

• Bolutik bajatzen direnak Barrenkaletik pasa beharko dira, plaza zeharkatu eta Bidekurutzetatik pasa eta gero, R.M. Lili kaletik bajatu beharko direlarik.
• Bolura igotzeko, Arrizuri kaletik igota joan beharko dira.

‘Gozo. Elikadura osasungarria eta iraunkorra topaketak’ ospatuko dira Bergaran urriaren 18an eta 19an

Urriaren 18an eta 19an GOZO Bergara topaketak ospatuko dira Bergarako Udaletxean, Bidezko Elikadurak, EHIGEk, Elikaeneak eta Ereindajan Bergarak antolatuta.

2019az geroztik, GOZO jardunaldien hainbat edizio egin dira, eta oraingo honetan Bergarara helduko gara. Hauxe da topaketen egitaraua:

Bergarako Udalak herriko egoera sozioekonomikoaren inguruko ikerketa aurkeztu du

Bergarako Udalak udalerriaren egoera sozioekonomikoari buruzko behin betiko txostena argitaratu du. 2024ko uztailean egin zen, eta azken hamar urteetako dinamika demografiko, ekonomiko eta sozialen diagnostiko zehatza eskaintzen du. Azterlan honen helburua da Bergararen azken aldiko bilakaeraren ikuspegi osoa ematea, bai eta etorkizunerako esku hartzeko funtsezko arloak identifikatzea ere.

Iruñean gertatu den erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak

Halaber, biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die.

Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du eta Martxanterak talde feministak deituta, urriaren 10ean, ostegun honetan, 18:30ean, San Martin plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.

Haizeeengandik alerta laranja aktibatuta, Udalak zenbait neurri hartu ditu

Haizeengatik alerta laranja urriaren 9ko eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 18:00arte egongo da indarrean. Horren harira, Bergarako Udalak zenbait neurri hartuko ditu herritarren segurtasuna bermatzeko:

• Usondo parkea itxi
• Santa Ana eta Rekalde parkeetako sarreretan oharrak jarri, jendea bertan ez gelditzeko.
• Arrizuriaga parkea itxi
• Zabalotegiko frontoia itxi

Euskara praktikatzeko Berriketan egitasmoa martxan jarri da

Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta 3-4 pertsonako taldeak antolatzen dira. Astean ordubetez euskaraz berba egitea da helburua (ez dira klaseak, euskaraz berba egiteko taldeak baizik). Eta dena diru trukerik gabe egiten da, doan.

Eta astean behin elkartzen diren ohiko taldeez gain, beste aukera batzuk ere eskaintzen dira: irteerak (Mintzalagun Eguna, bisitak…), berbalagun ibiltariak, guraso-lagun taldeak, hika-lagun taldeak, ortu-lagunak…

Orriak