Bergarako Udalak eta Agorrosin Udal Kirol Zerbitzuak uda honetan ere helduentzako kirol eskaintza zabala eskainiko dute, ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean. Jarduera fisikoa sustatzeko eta udako hilabeteetan aktibo mantentzeko aukera ezin hobea izango da.

Eskaintzan honako jarduerak daude barne:
• Eskalada: Astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara.
• Power: Astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara.
• Bodylates: Astelehenetan (Balanze) eta asteazkenetan (Pilates), 19:00etatik 20:00etara.
• Areto Txirrindua: Astearte eta ostegunetan, 06:50-07:40 eta 19:00-20:00.
• Multi-Training: Astearte eta ostegunetan, 06:50-07:40.
• Yoga: Astearte eta ostegunetan, 09:00-10:30 eta 18:30-20:00.
• TRX: Astearte eta ostegunetan, 18:30-19:20.
• Pilates: Astearte eta ostegunetan, 08:00-08:50.
• Krosfit: Astearte eta ostegunetan, 19:30-20:20.

"Haur eta nerabeentzako udako aisialdi eskaintza eskaintzen dugun bezala, garrantzitsua iruditzen zaigu helduei bideratutako eskaintza ere indartzea. Hori dela eta, aurten ere kirol eskaintza zabala eskainiko dugu”, adierazi du Olatz Manuel Ezenarro zinegotziak.

Izen-ematea Agorrosin Udal Kirol Zerbitzuan egin ahal izango da, edo informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, 943 777 095 telefono zenbakira deitu edo agorrosin@bergara.eus helbidera idatzi.