webmaster-k Al, 2025-10-13 09:38-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2025eko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
- 2025eko urriaren 10etik 2025eko abenduaren 10era
Lekuak eta medioak:
- Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2025eko abenduaren 10ean.
- Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
- Udaletxeko B@Z -Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, goizeko 08.00etatik 15:00etara; ostegunetan, berriz, goizeko 07:30etatik 15:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa egiteko kreditu- nahiz zordunketa-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da.
- Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoan kokaturiko gailuak ere erabil daitezke ordainketa egiteko, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
- Bergarako Udalaren Finantza Erakunde laguntzaileen bulegoetan, kutxazainetan eta banku elektronikoetan.
- Euskal Administrazioaren Ordainketa pasabidea dela medio, beti ere Bergarako Udalari atxikitako finantza erakunde laguntzaileen zerbitzu telematikoak erabilita: konturako kargua eginez, kreditu- edo zordunketatxartela erabilita edota bizum bidez. Sarbidea: Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan dago, “Nire ordainketa on line” atalean: www.bergara.eus.