Bergarako Udal Artxiboak ‘Parte Hartu’ ekimena jarri du martxan

Bergarako Udal Artxiboan milaka argazki daude, gehienetan inolako informaziorik gabe. Hori dela eta, udal Artxiboak ‘Parte Hartu’ ekimena jarri du martxan herritarren laguntza jaso eta irudien datuak osatzeko.

"Parte hartu" atalean (https://www.bergarakoartxiboa.eus/eu/node/638348), 15 egunean behin, argazki bat eskegiko dute udal arduradunek. Halaber, datu bilketa errazteko fitxa bat sortuko dute falta den informazioa jasotzeko.

San Kristobal jaietarako taxi zerbitzua erraztuko du Bergarako Udalak

San Kristobal jaietan autoaren erabilera murriztu asmoz, Bergarako Udalak taxi zerbitzua eskainiko du herriko taxi gidarien laguntzarekin.

Horrela, erabiltzaileek 5 euro ordainduko dituzte zerbitzu bakoitzaren truke, eta Udalak 9 euro ordainduko ditu.

Hauek dira erabilgarri egongo diren taxiak:
627533457
617429745
699348688

2025eko Udal Egutegirako argazkiak aurkezteko epea ireki du Bergarako Udalak

Urtero bezala, 2025eko egutegia ere herriko argazkizaleen argazkiekin hornitu nahi litzateke. Zenbait urtez jarri izan da aurkeztu beharreko argazkientzako gaia baina azken urteetan gaia libre utzi izan da. Hala ere, eta kontuan hartuta, 2025ean Laboratorium museoak 10 urte beteko dituela, proposatzen da urte horretako egutegia museoarekin lotzea. Argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 25a izango da. Hala, beraz, 2025eko egutegirako argazkiak aurkezteko honako baldintzak ezarri dira:

· GAIA: LABORATORIUM. 10. urteurrena.

Bergarako Udalak “aldaketatik eraldaketarako pausoak” ematen dabilela adierazi du legegintzaldiaren lehen urteurrenean

Legegintzaldia hasi zenetik eta urtebetera balorazio positiboa egin du Bergarako Udaleko gobernu taldeak, “aldaketatik eraldaketarako” plangintza osatuz eta “eguneroko arazoetaz ahaztu barik eta proposamen berriei helduz”. Gorka Artola alkatearen hitzetan, “lehen urte hau plangintza estrategikoaren lekuko izan da, funtsezko erronkak identifikatuz eta Bergara inklusiboagoa, iraunkorragoa eta dinamikoagoa izateko oinarriak ezarriz”.

Zabor, Estolderia eta Ura tasen erreziboak ordaintzeko epea ireki du Bergarako Udalak

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu 2024ko bigarren hiruhileko Zabor, Estolderia eta Ura tasen erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

·  2024ko uztailaren 10etik  2024ko irailaren 10era

Lekuak eta medioak:

· Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2024ko irailaren 10ean.

‘Automatak: Mekanismo magikoak’ erakusketa inauguratu du Bergarako Laboratorium Museoak

Uztailaren 1etik urriaren 11arte, ingeniaritzaren eta giza sormenaren bihotzera egindako bidaia liluragarri bat eskainiko du Laboratorium Museoak antolatutako "Automatak: mekanismo magikoak" erakusketak.

Erakusketa honek gaur egungo roboten aurrekoen sekretuak azaltzen dituzten hamabi pieza eder aurkezten ditu. Automata bakoitza, espeka-sistema, pinoi, palanka eta engranaje-sistema konplexu eta xelebreen bitartez animatu da, magia eta mekanika elkarlotzen ziren garaira ermanez.

Orriak