Erramu Zapatuak egun osoko egitaraua ekarriko du beste urte batez
Bergarako Udala-k Az, 2024-03-13 09:48-n bidalia
Guztira, artisautza, gozogintza, barazki, kontserbak… askotariko produktuekin osatutako 140 postu izango dira.
Martxoaren 23ko Erramu Zapaturako askotariko ekimenak antolatu dituzte Bergarako Udalak eta herriko hainbat eragilek. Ohi bezala, bertso-saioa egingo da bezperan, martxoaren 22an Seminarixoan, Kopla Barik bertso-eskolak lagunduta. ‘Txinbo’k jarriko dizkie gaiak kantari ariko diren Andoni Egaña, Jone Uria, Miren Artetxe, Amets Arzallus eta Saioa Alkaiza bertsolariei.

