Datorren eguaztenean, abenduaren 3an, Oxirondon, 18:00etan hasita Hileko Lehen Eguazteneko Azoka ospatuko dugu 20:30ak bitartean.

Baserritaren eta bertako produktuen gain, 18:30etan tea hartzeko aukera izango da Auzokoko emakumeen eskutik.

Gero, 19retan, danbolinean erretako gaztainak eskeiniko dira.

Eta, euskararen eguna denez, Jardunek hainbat ekintza antolatuko ditu gure hizkuntzaren eguna dela gogoraziko dutenak.

Eguaztenerarte!!!