Urtarrileko Kultura Gida argitaratu da
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 17:41-n bidalia
Ikus hemen gida kg_urtarrila15.pdf
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 17:41-n bidalia
Ikus hemen gida kg_urtarrila15.pdf
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 17:10-n bidalia
Bergarako Udalak, Errege bezperarako, urtarrilak 5, astelehena, autobus zerbitzu berezia antolatu du.
Horrela inguruetako jendeak erosoago izango du Bergara etorzea.
Geltokiak ondorengoak izango dira:
- Eibar: Estazioan.
- Soraluze: Zentroa / Estazioa.
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 11:48-n bidalia
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 11:05-n bidalia
Gaur irekiko da Frontoian eta bihar Labegaraitean, Gabonetako Jolas parke bana.
Frontoiko Jolas parkea 8 urtetik beherakoentzako dago gomendatua eta gaur, bihar eta etzi, urtarrilak 2,3, eta 4ean, egongo da irekita.
Larunbatean irekiko da Labegaraietako Jolas parkea, 8urtetik gora dutenentzako da egokia, urtarrilaren 3, 4 eta 5ean egongo da martxan (5ean goizetik bakarrik).
Parke bien ordutegia, goizeko 11etatik 13etara eta arratsaldeko 17etatik 20etarakoa izango da. Sarrerak 3€ balio du eguneko eta hiru egunetakoak 7€.
komunikazioa-k Ar, 2014-12-30 11:45-n bidalia
Berri pozgarria etorri zaigu Candy-Hooverreko langileek lortuko duten akordioarekin.
Era berean, akordioak ahalbideratzen du enpresak jarduera langileei uzteko bidea erraztea, horretarako Diputazioak eta jabegoak bere negoziaketak burutu eta adostasuna bilatu beharko badute ere.
Hemen prentsak jasotako albistearen gaineko zenbait link,
komunikazioa-k Ar, 2014-12-23 12:11-n bidalia
Bergarako Udal Gobernuak, 2014. urtean burututako lanen memoria herritar guztien esku jartzen du.
Memoria interaktikoa denez, arloz arloko loturen bitartez mapan lanon kokapena ikus daikete. (Lanen zerrenda testuan bakarrik ikus nahi izanez gero sakatu hemen)
komunikazioa-k Ar, 2014-12-23 10:19-n bidalia
Gabonetan hondakin bilketa zerbitzuan hainbat aldaketa daude, etxeetako bilketan zein industria eta komertzioetakoetan.
Etxeetako bilketan, Abenduaren 24 eta 31an, asteazkenak: Gaueko bilketa eguerdian egingo da, beraz, konpresak, pixoihalak etab… eguerdiko 13:30etarako atera beharko dira.
Etxeko hondakin handien bilketa (altzariak, koltxoiak, etxetresna handiak….): Abenduaren 23 eta 30ean egingo da, ohiko zerbitzua mantenduz. Gogoratu aurrez 943 711938 telefonora deitu behar dela abixua emateko.
komunikazioa-k Al, 2014-12-22 10:25-n bidalia
Urtebete pasatu denean “Kotxea garajean” egitasmoa indarrean jarri zenetik, Udalak 2015 urterako ere “Kotxea garajean” egitasmoan parte hartzera deitzen ditu herritarrak, batez ere erdialdekoak. Izan ere, garajea duten guztiek “kotxea garajean” erabiliko balute, 464 aparkaleku geratuko lirateke libre erdiguneko kaleetan.
komunikazioa-k Ig, 2014-12-21 10:42-n bidalia
Udalak Bergarako etxebizitza hutsen merkatua areagotu nahi du eta horretarako Bergarako propioa den programa bat gauzatu du, Etxebizitzak bergaratzen lemapean.
Programa horrek hainbat laguntza gauzatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzak dituen Bizigune eta Asap laguntzak osatzera dator.
Hemen jarraian programaren aurkezpena.
komunikazioa-k Or, 2014-12-19 10:41-n bidalia
KULTUR EKITALDIAK EGUNEZ EGUN
Oharra: Haur eta gaztetxo programa ikusi nahi izanez gero sakatu hemen
2014/12/19 |
* Virginia Imaz-en “Nire etxea” ipuin kontaketa saioa. Sarrera doainik |