Aste honetan hasiko dira Udalaren 2015eko egutegia banatzen
komunikazioa-k Or, 2014-12-05 16:27-n bidalia
Urtero bezala, aurten ere, Bergarako Udalak herritarren fotografiekin osatutako egutegia argitaratu du. 2015eko egutegiaren gaia ura izan da eta aste honetan hasiko dira banatzen.
Egutegia etxe guztietara banatuko da eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzeko kanpoan utzi beharrik ez izateko. Egutegiak, ahal dela, buzoietan sartuko dira eta, hala egin ezin den kasuetan, bizilagunei eskatzen zaie bakoitzak bakarra hartzeko.