UDAL DIRU-BILKETA: KOBRANTZA IRAGARKIA

 

Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Kioskoak, Ibien eta Taxien tasen 2015 urteko erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

  • 2015eko azaroaren 11tik  2016ko urtarrilaren  11ra

Lekuak eta medioak:

  • Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2016ko urtarrilaren  11n.
  • Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
    1. Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara (edo larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara), legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
    2. Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu  telematikoen bidez, www.bergara.net tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

 

Bergara, 2015eko  azaroaren 5a

ALKATEA