Datorren astelehenean, hilak 9, ezohiko Osoko Bilkura egingo du Udalak arratsaldeko 19:30etan udaletxeko areto nagusian eta ondorengo gaiak landuko dira bertan:

1.  Azaroaren 29ko Herri Kontsultan Erabiliko Diren Dokumentuen Onarpena, eta mahai bat lekuz aldatzeko proposamena (Matxiategitik Osintxura).

2. Herri Kontsultarako prozeduran hainbat aldaketa eginez 2015eko urriaren 30ean emandako Dekretua baieztatzeko proposamena.

3.  Aurtengo Aurrekontuaren Exekuzioa: Urtarrila-Iraila epea.

4. Kreditu Gehigarrien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako Bergarako Udalaren 2015/6 Zk.ko espedientea onesteko proposamena.

5. Transferentzia bidez egin beharreko kreditu aldaketarako 2015/7 zk.ko espedientea onesteko proposamena.

6. Mizpirualde egoitzaren 2015/4 kreditu aldaketa.

7. Berankortasunari eta ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko informazioa. 2015-3 Epea (Udal Administrazioen Fakturen Erregistroa Eta Berankortasuna).

8. Bergarako Gis Azpiegituraren Migrazio Lanak Egiteko Adjudikazioa.

9. Elorregi Auzoko Kanposantura Doan Bide Publikoko Horma Berreraikitzeko Proiektu Teknikoaren Eta Baldintza Pleguen Onarpena.

10.  2015eko urriaren 26an Udalbatza Osoak onartutako Kirol zerbitzuko tarifa batzuen zuzenketarako proposamena.

11. Azaroak 10, oroimenaren eguna dela eta  Adierazpen Instituzionala.