BOLUNTARIOAREN EGINBEHARRA

Hauteskundeetan hauteskunde-mahaietan egoten direnak bezala, bere eginbeharra honako hau izango da: 2015eko azaroaren 29an hondakinen bilketa-sistemaren gainean herritarrek botoa eman ahal izatea ahalbideratu, ondoren botoak zenbatu, aktak egin eta jarraian dokumentazio dena Idazkaritzara ekartzea.

Horretarako, azaroaren 29ko 8:30erako aurrez jakinaraziko zaion mahaian egon beharko du, eta bere kolaborazioa bukatuko da aurreko pasartean laburki aipatu den dena egindakoan.

Udalak guzti horregatik dieta gisa 200 euro emango dizkio.

Beharrezkoak izango dira 14 pertsona inguru.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

- Bergaran erroldatuta egotea eta adinez nagusia izatea.

- Eskola Graduatua edo parekoa den titulazio-maila izatea.

IZEN EMATEA

Interesa dutenek 2015eko azaroaren 13ko 13:30ak baino lehen eman beharko dute izena Idazkaritzan, udalak prestatutako inprimakia erabilita eta eskatutako tituluaren kopia erantsita.

Baldintzak betetzen dituzten behar baino pertsona gehiagok emango balute izena,  aurkeztutakoen artean zozketa egingo da 2015eko azaroaren 16an goizeko 9:00etan Idazkaritzan, eta titular ez diren beste guztiak erreserban geratuko dira, mahaikide titularren bati ustekabeko bat sortu eta egunean bertan bertaratu ezin badu ordezkatzeko.

Zozketaren emaitzak udal iragarki-taulan jarriko dira, eta mahaikide titular eta ordezkoei jakinarazi egingo zaie.