'Obretan baina zabalik' egitasmoaren baitan, herriko kirol talde eta eragileekin bildu zen atzo Bergarako Udala Ipintza futbol zelaiko harmailen lanen nondik norakoak agertzeko. Elena Lete alkatea zian zen azalpenak ematen eta adierazi zuenez; "obra amaitzeko hilabete eta egun gutxi falta dira". Udalak Ipintza futbol zelaiak harmaila berriak behar zituela ohartu zen eta instalazio berriak herritar eta ikusleen beharrei egokitzeko helburuarekin, parte hartze prozesua jarri zuen abian. Prozesu horretan, erabiltzaileekin adostu ziren harmaila berriak nolakoak izan behar ziren. Horrela, 145 pertsonentzako lekua izango du, estalpe gardena ezarriko zaio "kiroldegiko terrazatik ere ikus ahalko delarik futbola". 

Harmailek hiru sarrera dituzte, 2 behetik eta hirugarrena goitik, Agorrosingo tabernatik sarrera berezitua ezarriko da, eta hortik harmailara joateko, pasabidea egongo da. Honela, irisgarritasun neurriak beteko ditu. Gainera, harmailen azpian 100 metro karratuko biltegia izango du..

Imara enpresak garatu du proiektua, Sasoi eraikuntzak ari da lanak burutzen eta guztira, 152.000 euroko aurrekontua du, BEZ kenduta.