Gipuzkoako Foru Aldundiak familia harreraren figura zabaldu nahi du Gipuzkoan, babes beharrean dauden haurrak, modu solidarioan, etxean hartzeko prest dauden pertsonak erakartzeko. Horretarako hainbat hitzaldi informatibo antolatu dituzte eta Bergaran ere izango dira, martxoaren 14an, asteartea, 15:00etatik 16:30era Irizar jauregian. Bertan, “Benetako besarkadak” kanpainaren berri emango da; zein garrantzitsua den haur batentzako maitasuna, hurbiltasuna eta konpromisoa eskaintzen dizkion norbait ondoan izatea.

Gaur egun, Gipuzkoan 360 haur eta nerabe bizi dira harrera familiekin. Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden haur eta nerabe hauek harrera egiteko prest dauden pertsona gehiago behar ditugu. Gaur egun 60 ume eta nerabe daude familia baten zain. Baina behar hau etengabea da, eta Gipuzkoako gizartearen erantzuna ezinbestekoa da.

Informazio gehiago: http://www.benetakobesarkadak.eus