Bergarako Udala-k Az, 2017-03-08 09:21-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2017ko lehenengo hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Ø 2017ko martxoaren 10etik 2017ko maiatzaren 10era
Lekuak eta medioak:
Ø Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2017ko maiatzaren 10ean.
Ø Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
§ Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara (edo ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara), legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
§ Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.