Bergarako Udala-k Ar, 2017-03-07 15:14-n bidalia
Ekintzaile izateko gakoak agertuko ditu Debagoienako Mankomunitateak, prestakuntza tailer desberdinen bitartez. Honela, enpresa edota negozio berriak sortu nahi dituzten herritarrei bideratutako 5 tailer izango dira:
-
Martxoaren 22an: Zer jakin behar dut nire negozioa martxan jartzeko? -(9:30 – 12:30)
-
Apirilaren 3, 4 eta 7an: Negozio Plana. Canvas eredua (9:30 – 13:30)
-
Maiatzaren 8an: Tresnak nire negozioa kudeatzeko eta kontrolatzeko (9:30 – 13:30)
-
Maiatzaren 10ean: Bete behar fiskalak (9:30 – 13:30 // 15:00-17:00)
-
Maiatzaren 15ean: Nola posizionatu nire negozioko web orria? (9:30 – 13:30)
Tailerrak guztiz doan izango dira eta horietako batean edo gehiagotan parte har daiteke. Plazak mugatuak dira, eta izen-ematea derrigorrezkoa da. Horregatik, lehenbailehen ematea izena gomendatzen da, inprimaki honen bitartez; izen_emate_orria_inscripcion_2017.doc
Tailerrei buruzko informazio gehiago, hemen; edukia_contenido.pdf